Lidergo eta Erakundeetako Aholkularitza Psikodinamikoa
Enpresa eta instituzio publiko eta pribatuetako liderrentzako aholkularitza
• Psikologia sistemikoaren eta psikodinamikoaren ezagutza aplikatuta, banaka eta taldean lan egiten da zuzendariekin, zuzendaritza-batzordearekin eta taldeekin.
• Konfidentzialtasunerako eta gogoetarako espazio bat eraikitzeak aukera ematen dio bezeroari bai bere portaera, bai organizazioko beste kide batzuena baldintzatzen duten dinamika emozionalak eta komunikaziokoak ulertzeko eta desblokeatzeko (osagai inkontziente batekin).
• Portaera horiek eragina dute erabaki estrategikoak hartzean, taldeetako harremanetan, kide izatearen eta leialtasunaren sentimenduetan, komunikazio zintzoan edo emandako feedbackaren kalitatean, besteak beste.
LAN PERTSONALIZATUA
Desberdintasun indibidualak gorabehera, funtsezkoa da taldeak zeregin komun batean konprometituko dituen kultura korporatiboa garatzea. Horretarako, bezero bakoitzarekin modu pertsonalizatuan lan egiten da, erakunde bakoitzaren espezifikotasunarekin konektatutako soluzio benetakoak bilatzeko.
Daniel Betancor Pérez
MD, PhD
15 urte baino gehiago eman ditu pazienteak artatzeko dispositibo klinikoetan lan egiten, maila publikoan zein pribatuan, eta Madrilgo Osasun Zerbitzuan eta Osakidetzan taldeak koordinatzen. Enpresa eta instituzio publiko eta pribatuetan lidergoa eta kultura korporatiboa eraikitzera eta eraldatzera bideratzen du norbanakoaren, taldearen eta organizazioaren giza psikologiari buruz duen ezagutza.

