Daniel Betancor
MD, PhD
Daniel Betancor Pérezek Medikuntza ikasi zuen Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatearen eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren artean. 2010ean psikiatra gisa espezializatu zen Madrilgo Hospital de La Princesan. Psikoterapia integratzailean masterra du Alcalá de Henareseko Unibertsitatean, neurozientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Madrilgo Elkarte Psikoanalitikoaren Institutuko kidea da.
15 urte baino gehiago eman ditu pazienteak artatzeko dispositibo klinikoetan lan egiten, maila publikoan zein pribatuan, eta Madrilgo Osasun Zerbitzuan eta Osakidetzan taldeak koordinatzen. Enpresa eta instituzio publiko eta pribatuetan lidergoa eta kultura korporatiboa eraikitzera eta eraldatzera bideratzen du norbanakoaren, taldearen eta organizazioaren giza psikologiari buruz duen ezagutza.
Argitalpenen hautaketa
Nire kanal guztietan komunikatzen dudanaren berri izan dezakezu hemen.
Prentsa
Elkarrizketa Canal Ceo-n
“Rendición de cuentas y chivos expiatorios”. Iritzi-artikulua, modan dauden hitzei, trendy denaren olatua surfeatu eta errespetagarritasun akademikoko patina bat ekartzen dutenei buruzkoa. Alabaina, sarritan hitz horiek ez dute ez konbikziorik, ez zentzurik.
Radio
Elkarrizketa Radio Euskadin
Nola jardun lidergoan modu egiazkoan, produktiboan eta giza faktorea zainduta.



