Iter-CPLOri buruz
Iter hitzak (latinetik, bidaiatzea) erreferentzia egiten dio bezeroak eta aholkulariak edozein sistemaren (norbanakoa, taldea edo organizazioa) alderdi ikusezinak ulertzeko jarrera berri baterantz elkarrekin egiten duten ibilbideari.
Horrela, bezeroak sendotasun eta malgutasun handiagoz egin diezaieke aurre erronkei bere organizazioan eta berorren ibilbide profesionalean. Izan ere, gai izango da bere ideia eta pertzepzioetatik jasotzen duen informazioa organizazioko gainerako kideen bidez iristen zaionarekin konektatzeko.
Helburua da lidergo eta organizazio dinamikoak, arinak, barnerantz eta kanporantz konektatuak eraikitzea, produktibitatearen eta ongizatearen/jasangarritasunaren arteko oreka kontuan hartuko dutenak.